Praktika ezazu Buggying-a!!!
Kaixo, Carlotta eta Victoria gara, bi amatxo, badakigunak zer den familian bidaiatzea. Badakigu zer den, bai, urrunera bidaiatzea eta umeak, maletak, fardoak eta ume-kotxeak eraman beharra.
Honezkero ikusiko zenuen nola iristen diren hegazkinean fakturatutako ume-kotxeak. Behin baino gehiagotan esperientzia txarren bat bizitakoa izango zara, edo entzuna izango diozu inori kotxea gaizki iritsi zaiola…. iritsi bazaio. Eta autoan zoazenean zer?! Maletategia, ia osorik, ume-kotxeak beteta.
Ba amaitu da! Hemendik aurrera aukera izango duzue gure hiriko bazter eta txoko guztiak ikusteko, eroso, eta familia guztia gustura egoteko moduan. Ume-kotxe aukera primerakoa daukagu, Bartzelonara zatoztenean zuen bisita erraza eta erosoa izan dadin.
Zer da buggyinga?
Joera turistiko berria da buggying: ume-kotxea alokatzea. Kontzeptu berria da, Bartzelonan abian jarri duguna lehenengoz, eta benetan erraza da. Noiz iritsiko zareten eta ume-kotxea non uztea nahi duzuen esan besterik ez duzue. Pertsonalki entregatuko dizugu, esandako orduan; eta jaso ere halaxe egingo dugu.
Nori komeni zaio buggynga?
Ba 18 hilabete eta 4 urte bitarteko umeak (25 kilo arteko umeak) hartu, eta Bartzelonara datozen familientzat dago bereziki pentsatuta gure eskaintza; jai egunetan hiria bisitatu eta lasai egotera datozenez, maletategietan eta trasteetan pentsatzen ibili beharrik ez izateko. Familia-oporrak planifikatzea praktikoa eta dibertigarria ere izan daiteke!











.jpg)




